Kaixo! Sorgina Txirulina naiz!

 

 

Erica Liquete dut izena, ipuin kontalaria, ipuinlaria (istorioak idazten ditut) eta Sorgina Txirulina pertsonaiaren atzetik dagoen pertsona naiz.

Euskaldunberri eta euskaltzalea naiz eta iaz ekimen bat martxan jarri nuen. Web batean ipuinak igotzen hasi nintzen euskaldunak ez diren gurasoek euskara ikas dezaten, ipuin eta seme-alaben laguntzaz. Ipuin bakoitzak PDF (euskaraz eta erdarazko testua), unitate didaktikoa, eta entzuteko fitxategi bat dauka.

Ekimenari buruzko albiste bat irakurri ahal duzu hemen.

Helburu honekin nagusi euskaldun ez direnentzako euskarara hurbiltzeko tailerrak antolatzen ditut.

Horrez gain, umeentzako ipuin saio musikatuak eta tematikoak ere egiten ditut.

Ipuin guztiak jatorrizkoak dira.

 

Zer egiten dut?

Ipuin saioak

3-8 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketak.

Zeharkako txirulaz baliatzen kontatzen ditu ipuinak Sorgina Txirulinak.

Ipuin saio tematikoak. Musika motak eta baloreak irakasten dira.

Tailerrak

Saio hauen helburua da nagusi euskaldunak ez direnak euskarara hurbiltzea txikien laguntzarekin.

Tailerrean nagusiek baita umeek ere parte hartzen dute.

Saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da. Horrela nagusiek etxean tailerrean ikasitakoa erabili ahal izango dute.

Azken ipuinak

Plisti-plasta

Eta gaur, zer jango dugu?

Balendina astronauta

Sorgina Txirulinaren buletinean izena eman eta ipuinak zure emailean jaso!

Izena eman!