Nagusi euskaldunak ez direnak euskarara hurbiltzeko saioak

Tailer honen helburuak:

  • Nagusi (gurasoak, aitite/amama, hezitzaile) euskaldunak ez direnak euskarara hurbiltzea eta umeekin euskaraz une bat konpartitzea
  • Txikiek nagusiei euskara irakastea motibatu eta sustatzea
  • Haur eta nagusien arteko euskarazko harremana bultzatzea
  • Nagusiek eguneroko egoeretan euskara erabiltzea

Nori zuzenduta

Saioan nagusiek eta umeek parte hartuko dute. Gomendatutako adina: 5-8 urte. Lehen hezkuntzaren lehenengo, bigarren eta hirugarren maila. Familia bakoitza ume bat eta nagusi bat izango da.

j

Landutako gaiak

Saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da, (otorduetan, parkean jolastu, eskola, bainu ordua, oheratzeko unea…) Ipuina gai horri buruz izango da eta nagusiek etxean tailerrean ikasitakoa erabili ahal izango dute.

Ezaugarriak

Ordu bat irauten du saioak. Ipuin kontaketa eta tailer praktiko bat egiten da.

Tailerra garatzeko gelak mahai batzuk izan behar ditu. Saio bukatu eta gero nagusiek etxera eramaten duten ikasitako materiala.

Nagusien iritzi batzuk

“Una iniciativa genial. Nos ha gustado todo, el cuento, la canción y la gastronomía”

Aitor, Iratiren aita (7 urte)

“Lo que más me ha gustado ha sido la sencillez para entender los mayores”

Mercedes, Mikelen amama (6 urte)

“Lo hemos pasado genial. ¡Ahora podré decirle algunas cosas en euskera en casa!”

Andrea, Aneren ama (8 urte)

Tailer bat kontratatu edo informazio gehiago nahi?

10 + 9 =

Euskaldunak ez diren pertsonak haurren eta ipuinen laguntzaz euskarara hurbiltzen dira

Umeak motibatzen dira eta nagusiek euren ikasteko gogoa erakusten dute