Kaixo! Sorgina Txirulina naiz!

 

 

Erica Liquete dut izena, ipuin kontalaria, ipuinlaria (istorioak idazten ditut) eta Sorgina Txirulina pertsonaiaren atzetik dagoen pertsona naiz.

Euskaldunberri eta euskaltzalea naiz eta 2016an ekimen bat martxan jarri nuen. Web batean ipuinak igotzen hasi nintzen euskaldunak ez diren gurasoek euskara ikas dezaten, ipuin eta seme-alaben laguntzaz. Ipuin bakoitzak PDF (euskaraz eta erdarazko testua), unitate didaktikoa, eta entzuteko fitxategi bat dauka.

Ekimenari buruzko albiste bat irakurri ahal duzu hemen.

Helburu honekin nagusi euskaldun ez direnentzako euskarara hurbiltzeko tailerrak antolatzen ditut.

Horrez gain, umeentzako ipuin saio musikatuak eta tematikoak ere egiten ditut, baita sormena eta euskara sustatzeko tailerrak ere.

Ipuin guztiak jatorrizkoak dira. Euskara hurbiltzeko filosofian oinarrituta, 2018an nire lehenengo liburua argitaratu nuen: Badator Sorgina Txirulina. Cuentos para aprender euskera junto a tus txikis.

 

Zer egiten dut?

Ipuin saioak

3 urtetik hasita, 12 urtera arte haurrentzako ipuin kontaketak.

Zeharkako txirulaz baliatzen kontatzen ditu ipuinak Sorgina Txirulinak.

Ipuin saio tematikoak. Musika motak eta baloreak irakasten dira.

Sormen saioak

Sormena lantzeko baita euskara sustatzeko ere familiarteko jarduera eta jolasak. Parte-hartzaile guztiek modu ludikoan hizkuntzarekiko atxikimendua lortuko dute. Partaideen adinaren arabera saioak egokitzen dira.

Jolas eta dinamiken bidez somena landuko dute umeek. Tailer hauetan txikiek irudimena astindu baita adierazpena eta talde-lana ere hobetuko dute.

Tailerrak

Saio hauen helburua da nagusi euskaldunak ez direnak euskarara hurbiltzea txikien laguntzarekin.

Tailerrean helduek baita umeek ere parte hartzen dute.

Saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da. Horrela nagusiek etxean tailerrean ikasitakoa erabili ahal izango dute.

Ikuskizunak

Saio hauen helburua da nagusi euskaldunak ez direnak euskarara hurbiltzea txikien laguntzarekin.

Tailerrean nagusiek baita umeek ere parte hartzen dute.

Saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da. Horrela nagusiek etxean tailerrean ikasitakoa erabili ahal izango dute.

Azken ipuinak

Flamenko margolaria

Udako oporrak

Hodei eta ilargia

Sorgina Txirulinaren buletinean izena eman eta ipuinak zure emailean jaso!