Aprende euskera con tus txikis y los cuentos

Llevaba tiempo con ganas de escribir un cuento sobre princesas, pero no como las de Disney.

Una princesa a la que le gusta vestir de morado y tiene muy claro a qué se quiere dedicar: bombera de dragones. 

Además, si te gusta la mítica película de Karate Kid, seguro que reconocerás a algún personaje. 🙂

Con este cuento podrás compartir con tu txiki cómo entrena Teresa para convertirse en la primera mujer bombera de dragones. «No importa quién más fuerte, importa quién más listo».

Lee el PDF del cuento con la traducción en castellano del texto, escucha el audiocuento, prepara la unidad didáctica y comparte el cuento con tu txiki.

El texto es el siguiente:

Pincha aquí para leer el texto

Bazen behin gaztelu eder batean bizi zen printzesa bat. Teresa zuen izena eta gurasoek, txiki-txikitatik, gehiegi babestu zuten.Egia da Teresa nahiko txikia zela, indar gutxi eta oreka eskasa zeukala. Eta zer esan bere orientazioari buruz… bere logelan eta guzti galtzeko gai zen gure printzesa.Teresa oso irudimen handiko neska zen eta gehien gustatzen zitzaion kolorea morea zen. Berak ez zuen gustuko printzesa arrosa eta printze urdinen arteko kontu hori, ez. Teresak nahiago zuen bi koloreak nahastu, eta horregatik, morez janztea gogoko zuen. Horrez gain, oso burugogorra zenez, askotan leporatzen zioten berak ez zuela inoiz amore ematen:
Printzesak, nahi zituen proposamen guztiak lortzen zituen, kosta ahala kosta.

 
Teresak animaliak maite zituen eta dragoiak ziren bere gogokoenak. Askotan besteen aurrean defendatu behar zituen dragoi gizajoek fama txarra zeukatelako:
—Dragoiak ez dira gaiztoak! Eta zerbait kiskaltzen badute, nahigabe egiten dute eztula egitean!
Neska basora joaten zen, eta han ordu luzeak eman ahal zituen dragoi taldeek hegan nola egiten zuten begiratzen. Teresak nahiago zuen naturan egotea gazteluan egotea baino.

 

Urteak joan urteak etorri, printzesak lanbidea aukeratu behar zuen eta berak argi zeukan:

—Suhiltzailea izango naiz! Baina ez edozein suhiltzailea, ez. Ni dragoirena izango naiz eta etxeak edo hiriak nahigabe erretzen dituztenean lagunduko diet —esan zien gurasoei.
Erregina eta erregea harrituta geratu ziren alabak esandakoarekin.
—Baina laztana.. zuk badakizu ez duzula indar askorik eta zure orekarekin ezingo zenuke dragoi baten gainean hegan egin…. Agian, hobe da lorezaina bazara. Loreak ere asko gustatzen zaizkizu- esan zion erregeak.
—Aita, mesedez. Suhiltzaileen eskolan sartu ahal naiz?
Azkenean gurasoek baietza eman zioten eta bere lehenengo eskola egunean, beste gelakideei bere asmoa kontatu zien eta bere kontura barre egin zuten.

Irakasleak esan zion dragoien suhiltzaile oso gutxi daudela, animalia horiek oso krudelak direlako, eta horien gainean joaten direnek oreka bikaina izan behar dutela baita indar itzela ere hamaika ur litro bizkarrean eramateko. Eta gainera, guztiak mutilak zirela. Hobe izango zela beste lan bat aukeratzea.

 

Teresa, hasieran suntsituta geratu zen. Burumakur, eskolatik irten eta basora joan zen. Naturaren soinuek animatuko zutela pentsatu zuen, baina ez. Oso triste sentitzen zen printzesa eta, bat-batean, basoko argi batean adineko gizon bat ikusi zuen.
Japoniarra ematen zuen gizona eta suarekin malabarismo ariketa batzuk egiten ari zen.
—Zelako trebetasuna dauka! – pentsatu zuen Teresak.
Berarengana hurbildu zen eta bere burua aurkeztu zuen. Gizonak Suyagi zuen izena eta neskak hauxe esan zion:
—Ez bazaizu axola Suyagi Jauna, deituko dizut. Errespetu handia azaldu nahi dizut
Teresak kontatu zion eskolan gertatutakoa. Eta Suyagik esan zion:
—Egon lasai, matxinsalto txiki. Nik irakatsiko dizut. Oreka mantentzen erakutsiko dizut, baita sua kontrolpean izaten. Ah! Eta nirekin ere pazientzia handiko emakumea bihurtuko zara.
Hurrengo goizean Suyagiren etxera joan zen eta Teresak haren kotxea garbitu behar izan zuen.
—Eman argizaria, leundu argizaria- esan zion Suyagik.
Teresa guztiz haserretu egin zen: Zergatik garbitu behar zuen kotxe hori?
Hurrengo egunean, Suyagi Jaunak bere etxeko hormak margotzeko agindu zion
—Eskua gora, eskua behera- esan zion irakasleak.
Eta, sutan zegoen Teresa!!

Baina hurrengo egunetan gorputzarekin hainbat ariketa egin zituzten eta poliki-poliki bere oreka hobetzen hasi zen.
Eta azkenean, sua kontrolpean izaten ikasteko eguna heldu zen!
Egia da erredura batzuk jaso zituela Teresak baina gogotsu entrenatu zuen eta laster suarekin ere ondo moldatzeari ekin zion.
Suyagik kontatu zion lurra erabiliz sua hobeto menperatzen zela.

Kontua zen bera hain txiki izanda, nola eramango zituen ur litroko motxila erraldoi horiek? Eta horretarako ere, irakasleak bazuen erantzun bat:
—Ez du axola nor den indartsuagoa, nor den azkarragoa baizik.
Esaldi horrek zur eta lur utzi zuen, baina pentsarazi zion ere
Aste bat pentsakor ibili zen eta…
—Badakit zer egingo dudan!

Suyagiren laguntzarekin suak itzaltzeko produktu natural bat asmatu zuen lurra, hosto lehorrak eta txingarrak nahasiz. Produktu horren kantitate txiki bat erabiliz suak itzali ahal izango zituen eta garrantzitsuena: ez zen oso pisutsua!
Produktu hori plastikozko bote handi batean gorde zuen eta soka baten laguntzaz, bizkarrean jarri zuen.

—Matxinsalto txiki, prest zaude- esan zion Suyagi Jaunak Teresari.
Printzesak irakaslea besarkatu eta suhiltzaileen eskolara itzuli zen. Beste ikasleek goitik behera begiratu zuten: aldatuta zegoen Teresa eta zerbait arraroa eramaten zuen bizkarrean.
—Non daude dragoiak? – galdetu zion printzesak eskolako irakasleari.
Irakasleak esan zion dragoi talde bat ekialdean zegoela.
Eta Teresa harantz abiatu zen. Dragoiak topatu zituenean esan zien:
—Kaixo, Teresa naiz eta nahigabe egiten dituzuen suak itzaltzen lagundu nahi dizuet
Jarraian, dragoi batean igo zen eta oreka izugarri batekin zerua zeharkatu zuen. Zelako poza hartu zuen printzesak!
—Ederra da hegan egitea!!!—oihukatu zuen.

2 ordu eman zituen hegan eta herri txikitxo batetik pasatu zirenean, tupustean dragoi batek eztulka egin eta etxe bat harrapatu zuen. Baina Teresak bizkarrean zeraman potetik produktua hartu eta etxearen gainera bota zuen. Ondorioz, sua itzali zen. Eztula egin zuen dragoiak Teresari eskerrak eman zizkion.

Ilunabarrean eskolara bueltatu zenean beste ikasleek txalokatu egin zuten eta irakasleak zoriondu egin zuen. Horrela, Teresa, dragoien lehenengo emakume suhiltzailea bihurtu zen.
Geroago, basoan zuhaitz-etxe bat eraiki zuen, eta larunbatero Suyagirekin geratzen zen eta igandero bere familia bisitatzera joaten zen.

Eta horrela, poz-pozik bizi izan zen Teresa printzesa, dragoien suhiltzailea.

Suscríbete y recibe los nuevos cuentos de Sorgina Txirulina gratuitamente.

Política de privacidad *
Otros cuentos:

Unidad didáctica

Contenido relacionado con el cuento:

  • Oreka: equilibrio
  • Galtzeko gai: capaz de perderse. Verbo +t(z)eko gai* pobre, infeliz…
  • Irudimena: imaginación
  • Morea: morado
  • Morez jantzi: vestir de morado. Color + z jantzi
  • Amore eman: ceder
  • Kosta ahala kosta: cueste lo que cueste
  • Gogokoena: Gogoko: que me gusta + ena (terminación de superaltivo, favorito
  • Erre: quemar
  • Kiskali: calcinar, abrasar
  • Eztula egin: toser
  • Urteak joan, urteak etorri: con el paso del tiempo
  • Nahigabe: sin querer. Nahi = querer. Gabe = sin
  • Harrituta: “De piedra”. Harria = piedra
  • Bere kontura barre egin: reírse de ella/él
  • Bizkarra: espalda
  • Suntsituta: destrozado/a (emocionalmente) Adjetivo para personas
  • Burumakur: cabizbajo/a Burua = cabeza. Makurra: agachada
  • Bere burua aurkeztu: presentarse
  • Adineko gizona: hombre mayor. Hombre “de edad”
  • Sutan egon: estar muy enfadado/a. Literalmente sería como “estar al rojo vivo”
  • Krontrolpean: bajo control. Controlado
  • Pentsakor: pensante / Pensando
  • Zur eta lur: alucinado/a, descolocado..
  • Txingarrak: brasas
  • Pisutsua: pesado
  • Goitik behera: de arriba abajo
  • Ekialdea: Este
  • Itzaltzen lagundu: ayudar a apagar
  • Tupustea: de repente
  • Ilunabar: anochecer

Recursos

Leer el PDF

En este PDF tienes el texto en euskera las traducciones de los párrafos en castellano.

Escucha el audiocuento

Escucha la entonación del cuento.

La historia se acompaña con una versión en flauta de «Training Hard», de la BSO de «Karate kid»

k

Karate Kid-i omenaldia… Homenaje a Karate Kid

  • Suyagi Jauna: Señor Suyagi. Sua = fuego.
  • Errespetua handia erakutsi: mostrar respeto
  • Mantxinsalto txiki: pequeño/a saltamontes
  • Irakatsi: enseñar
  • Eman argizaria, leundu argizar: dar cera, pulir cera
  • Eskua gora, eskua behera: Mano arriba, mano abajo
  • Ez du axola nor den indartsuagoa, nor den azkarragoa baizik: no importa quién más, fuerte, importa quién más listo  

Marrazkia: Irune Alfageme

Últimos cuentos publicados

Aratuste Jauna eta Garizuma Andrea

Aratuste Jauna eta Garizuma Andrea. Un cuento sobre los personajes del Carnaval: Don Carnal y Doña Cuaresma.

Eneko Zaldiko

Un cuento sobre un potro que quiere ser un unicornio. Aprende euskera con la ayuda de tu txiki

Euskaraldia 2020. “Belarriak eta ahoak gero eta handiagoak”

A la ama de Amets de pronto le han crecido las orejas y a la tía de Goizeder se he la puesto una boca descomunal.
¿Qué está pasando?

¿Quieres recibir en tu correo cuentos como este para seguir aprendiendo euskera con tus txikis?

¡Deja tu email y sigue avanzando con los cuentos de Sorgina Txirulina!