Sormen saioak
Sormena lantzeko baita euskara sustatzeko ere familiarteko jarduera eta jolasak. Parte-hartzaile guztiek modu ludikoan hizkuntzarekiko atxikimendua lortuko dute. Partaideen adinaren arabera saioak egokitzen dira.
Jolasteko prest?
Euskararen transmisioa
Sormen tailerrak
Ikuskizunak
BOLON BAT ETA BOLON BI
Norentzat: 0- 2 urteko umeak eta senideak Saioaren iraupena: 40 minutu
Gurasoek ume txitxitxuekin gozatuko dute laztanaz eta umea altzoan jolasteko abestietaz! Euskal abestiak eta ahozko tradizioa sustatzea da jarduera honen helburua.
DONA DONA, KATONA
Norentzat: 2 – 5 urteko umeak eta senideak. Saioaren iraupena: ordu bat
Abestu eta jolastuko dugu euskaraz. Ipuinak elkarri kontatuko dizkiogu eta asmakizunak elkarbanatuko ditugu. Euskaraz ez dakiten familiei euskarara hurbiltzeko grina piztu nahi du jarduera honek.
IPUINAK + TAILERRA
Norentzat: 4 eta 8 urteko umeak eta senideak
Saioaren iraupena: 75 minutos
Ipuin kontaketa egin aurretik (edo lehenago) istorioen gaiarekin lotutako eskulan bat egiten da (musika tresnak, emozioen mundua, gabonak, espazioa, euria, jolasak..)
Ahobizi eta Belarriprest familentzako jarduerak.
Iraupena: ordu bat. Txostena
BAZEN BEHIN…
Norentzat: 8 – 12 urteko umeak eta senideak Saioaren iraupena: 2 ordu
“Bazen behin” Istorio bat sortu!!
Hasieran denok elkarrekin ipuin bat asmatuko dugu “Ipuin kutxa” erabiltzen. Honen ostean, familia bakoitzak leku bat hartuko du eta ipuin bat sortuko dute. Horretarako “story cubes” erabiliko dira. Tailerraren azken partean familiek euren istorioak elkarbanatuko dituzte.
YOUTUBERRA ETA SORMENA!
Norentzat: 8 – 12 urteko umeak. Saioaren iraupena: 90 minutu
Saio honetan Youtuberren munduaren ideak elkarbanatzen dira eta ogibide berri honen atzean dagoen lan guztiari buruz hitz eingo da. Partaideek taldeak egin eta bakoitzak lagin bat (bideo bat izango balitz bezala). Saioaren azken partean taldeek besteei “bideo” antzeztuko die. Tailer honen helburua da sormena lantzea, euskara bultzatu eta hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa ere lantzea.
Nirekin bidaiatu! Ipuinak, musika eta dantzak
Haur emanaldi honetan umeek munduko musikak eta dantzak ezagutuko dituzte Sorgina Txirulinaren eskutik. Zuzeneko musika, baloreak ezagutzeko ipuinak eta dantzatzeko momentuak. Bidaiatzeko prest?
Gomendatutako adina: 4 -8 urte
Sorgina Txirulinak youtuber izan nahi du!
Sorgina Txirulinak Youtuber izan nahi du baina ez daki ezta nondik hasi, horretarako, haur eta gazteen laguntza beharko du! Ikuskizun hau oso parte hartzailea da eta publikoak erabakiko du Youtuber berri honen agurra zein den baita kanalaren gaia! Sketx batzuk aurkezten dira: umorezkoak, musikarekin lotuta, magia, sukaldaritza…baita ipuinen mundua ere!!
Gomendatutako adina: 8 -12 urte
Sorgina Txirulina eta Musika Banda
“Musikaren bidaia” emanaldian umeek musika estiloak (reggae, jazz, rock y flamenco) ezagutzen dituzte Sorgina Txirulinaren ipuinen bidez eta musika bandaren soinuaz lagunduta.
Banda batean jotzen baduzue eta kontzertu didaktiko hau egin nahi izanez gero, jarri kontaktuan!
Euskal Mitologia: Sorgina Txirulina eta Marrazjaun
Euskal mitologia azaltzen duen animazio laburmetraia, ipuin kontaketa musikatua eta zuzeneko marrazkia. ikusiko dute, IPUIN
Ikuskizunaren artistak: ilustratzailea Oskar Gorroño eta Erica Liquete
Gomendatutako adina: 6-12 urte