Ipuinak eta musika

Musika eta ipuinak maite ditut!

Umeentzako ipuin kontaketa musikatuak eta ikuskizunak egiten ditut. Zeri buruzkoak? Berdintasuna, ingurumena, Euskal kultura eta euskara, animaliak, emozioak, gabonak… eta hainbat saio ezberdin eskeintzen ditut!

Umeen adinari egokitzen dira saioak

Nori zuzenduta

3-12 urte bitarteko haurrentzako zuzenduta dira ipuin kontaketak. Publikoaren adinaren araberako ipuinak eta dinamika ezberdinak eskeintzen dira.
j

Saio tematikoak

Ipuin kontaketa guztietan musikak garrantzi handia du. Saio tematikoak ere egiten dira baita ipuin pertsonalizatuak ere.

Ezaugarriak

50 minutu irauten dute ipuin saioek. Non egin ahal da? Leku itxietan (liburutegiak, eskolak…) baita irekietan ere (jaiak, festibalak..)

Ipuin tematikoak

Ipuin kontaketa saio honetan ingurumenari buruzko istorioak kontatuko dira: Amalurra, Uraren balioa, Birziklapena, Animaliak zaindu... Eta lata baten abenturei buruzko olerki bat.

medio-ambiente

Ipuin kontaketa saio honetan hezkidetzari eta berdintasunari buruzko istorioak kontatuko dira: “Anti- printzesak”, Emakumeok eskenatokietan egoteko aldarrikapena, Klasiko eguneratuak, Historiako Emakumeak...

Ipuin kontaketa saio honetan euskal kultura eta euskara bultzatzeko istorioak kontatuko dira (pertsonaia mitologikoak, kondairak..Ema hegoak euskarari!cultura-vasca

 

Ipuin kontaketa saio honetan haurrekin emozioak lantzeko ipuinak kontatuko dira: Flamenko eta emozioak, askatasuna, haserrea..

hunkipuinak

Saio hau oso aproposa da da Arimen Gauen egiteko.Giroa egokitzeko argi gutxi jartzea gomendatzen da.  Kontatzen diren istorioak Munduko beldurrezko ipuinad dira. Amaitzeko, konjuru bat egiten da publikoaren batera.
miedo

Oihanetik badoaz! Ume txikienei (2-3 urte) zuzenduta dago. Errepikatzen diren istorioak kontatzen dira, abesti ezagunak eta animalien soinu asko!

animales

 

8-12 urtekoentzaio ipuin saio honetan elkarrekin istorioak sortuko ditugu. Musika eta hitzekin  bidaiatuko dugu irudimenaz baliatuz.

Gabonak oso gustoko ditut! Nire betiko zeharkako txirularekin betik gabon kantak eta asmatutakoekin primeran pasatuko dugu. Gabonetako zuhaitz txikia eta Mari Domingiren istorioa ere ezagutuko dute umeek.
navidad
 

Jai berezi bat prestatzen ari zara eta ipuin pertsonalizatu bat nahi?

Ikuskizunak

Nirekin bidaiatu! Ipuinak, musika eta dantzak

Haur emanaldi honetan umeek munduko musikak eta dantzak ezagutuko dituzte Sorgina Txirulinaren eskutik.  Zuzeneko musika, baloreak ezagutzeko ipuinak eta dantzatzeko momentuak. Bidaiatzeko prest?

Gomendatutako adina: 4 -8 urte

 

Sorgina Txirulinak youtuber izan nahi du!

Sorgina Txirulinak Youtuber izan nahi du baina ez daki ezta nondik hasi, horretarako, haur eta gazteen laguntza beharko du! Ikuskizun hau oso parte hartzailea da eta publikoak erabakiko du Youtuber berri honen agurra zein den baita kanalaren gaia! Sketx batzuk aurkezten dira: umorezkoak, musikarekin lotuta, magia, sukaldaritza…baita ipuinen mundua ere!!

Gomendatutako adina: 8 -12 urte

 

Sorgina Txirulina eta Musika Banda

“Musikaren bidaia” emanaldian umeek musika estiloak (reggae, jazz, rock y flamenco) ezagutzen dituzte Sorgina Txirulinaren ipuinen bidez eta musika bandaren soinuaz lagunduta.

Banda batean jotzen baduzue eta kontzertu didaktiko hau egin nahi izanez gero, jarri kontaktuan!

 

Euskal Mitologia: Sorgina Txirulina eta Marrazjaun

Euskal mitologia azaltzen duen animazio laburmetraia, ipuin kontaketa musikatua eta zuzeneko marrazkia.

Ikuskizunaren artistak: ilustratzailea Oskar Gorroño eta Erica Liquete

Gomendatutako adina: 6-12 urte

 

Ipuin kontaketa kontratatu edo informazio gehiago nahi?

4 + 1 =