Nagusi euskaldunak ez direnak euskarara hurbiltzeko saioak
Tailer honen helburuak:
- Nagusi (gurasoak, aitite/amama, hezitzaile) euskaldunak ez direnak euskarara hurbiltzea eta umeekin euskaraz une bat konpartitzea
- Txikiek nagusiei euskara irakastea motibatu eta sustatzea
- Haur eta nagusien arteko euskarazko harremana bultzatzea
- Nagusiek eguneroko egoeretan euskara erabiltzea
Nori zuzenduta
Saioan nagusiek eta umeek parte hartuko dute. Gomendatutako adina: 5-8 urte. Lehen hezkuntzaren lehenengo, bigarren eta hirugarren maila. Familia bakoitza ume bat eta nagusi bat izango da.
Landutako gaiak
Saio bakoitzean eguneroko gai bat landuko da, (otorduetan, parkean jolastu, eskola, bainu ordua, oheratzeko unea…) Ipuina gai horri buruz izango da eta nagusiek etxean tailerrean ikasitakoa erabili ahal izango dute.
Ezaugarriak
Ordu bat irauten du saioak. Ipuin kontaketa eta tailer praktiko bat egiten da.
Tailerra garatzeko gelak mahai batzuk izan behar ditu. Saio bukatu eta gero nagusiek etxera eramaten duten ikasitako materiala.
Nagusien iritzi batzuk
“Una iniciativa genial. Nos ha gustado todo, el cuento, la canción y la gastronomía”
“Lo que más me ha gustado ha sido la sencillez para entender los mayores”
“Lo hemos pasado genial. ¡Ahora podré decirle algunas cosas en euskera en casa!”
