Aprende euskera con tus txikis y los cuentos
Con este cuento podrás compartir con tu txiki cómo es Mari, qué pasa cuando se junta con su pareja, «Sugaar» y qué es lo que le sucede a Hodei, el protagonista de esta historia.
Lee el PDF del cuento con la traducción en castellano del texto, escucha el audiocuento, prepara la unidad didáctica y comparte el cuento con tu txiki.
El texto es el siguiente:
Pincha aquí para leer el texto
Hauxe da istorioa:
Gure herriko kobazulo batera, askotan, Mari etortzen zen. Bera ez zen emakume normal bat, ez. Mari jainkosa bat zen eta gure lurra zaintzeaz arduratzen zen. Normalean emakume aurpegi eta gorputza zuen eta berdez jantzita zihoan. Hala ere, batzuetan zuhaitzaren forma zuen, edo, goiko aldea emakume batena, eta behekoa hankadun ahuntzarena. Herritar batzuk ere esaten zuten su batez inguratuta agertu ahal zela. Ile hori luzea zuen eta berarekin hitz egiteko, zutik egon behar zen. Eserita geratzen zena… arrisku handian zegoen! Ah, eta horrez gain, Marik hegan egiten zuen!!
Gizonekin ez zen oso zintzoa izaten, hobeto esanda, zapaltzailea izateko joera zuen Marik. Berak nahiago zituen animaliak; bere ustez, askoz fidagarriagoak ziren.
Arratsalde batean, Sugaar izeneko suge bat ezagutu zuen. Suge hori lur azpitik bakarrik ibiltzen zen, baina Mari ezagutu zuenetik, askotan kobazuloetara igotzen zen. Hasiera-hasieratik oso ondo moldatu ziren eta lagun adiskidetasun harreman estu horretatik, maitasuna sortu zen. Ostiralero, ostiralero elkarrekin geratzen ziren eta elkartzen zirenean ekaitz itzelak, trumoiak eta tximista izugarriak sortzen ziren.
Hori dela eta, Hodeiek ostiralak gorrotatzen zituen. Ekaitzek beldurra ematen zioten eta eskolako mahai azpian izkutatzen zen eta bere belarriak eskuekin ixten zituen.
Horrenbeste beldur sentitzen zuen negarrez hasten zela… eta lagunek adarra jotzen zioten:
—Kar-kar, ostiraletan beti euri tantak dituzu masailetan, zure izenak bezala! Kar-kar!
Bere gelako guztiak ostirala heltzeko irrikitan zeuden beti, eta Hodeirentzat, gizajoa, amets gaiztoak ziren…
Egia da berari ekaitzek beldurra ematen ziotela, baina bere beste lagun batzuei, adibidez, gauak ikara ematen zien. Hodei, aldiz, gauetan lasai sentitzen zen. Berari, ilargiari begira egotea gustatzen zitzaion. Ordu luzeak ematen zituen berari so egiten. Berak bazekien hildakoei argia ematen ziela, baina horrek ere ez zion beldurrik ematen. Alderantziz, oso polita iruditzen zitzaion
Eta nahigabe, lagunak egin ziren. Azkenean, bere arazotxoa aitortu zion eta (H)Ilargiak hauxe esan zion:
—Mari eta Sugaar-ek sortzen dituzten ekaitzek zuri beldurra ematen dizute, baina gauean, ilunpean lasai sentitzen bazara. Nik uste dut musika beltzak lagunduko zaituela. Nik irakatsiko dizut eta zuk ostiraletan abestu ahal izango duzu izututa ez egoteko.
Ausartia naiz!
Ez daukat beldurrik.
Ausartia naiz!
Ez daukat beldurrik.
Kemen! Kemen!
Ikararik ez!
Indartsua naiz!
Ez dago izurik.
Indartsua naiz!
Ez dago izurik.
Indar! Indar!
Negarrik ez!
Hodeik adi entzun zion eta hurrengo ostiralean, Mari eta Sugaar berriro elkartu zirenean, ekaitzak burrungekin batera sortu zirenean, Hodei abesten hasi zen. Horri esker, beldurra kendu zuen eta Hodei musika beltzazale bihurtu zen.
Amamak gero esan zidan ume horrek “Hodei & The Maytals” sortu zuela, baina istorio hori ez zitzaion hainbeste gustatzen eta ez zidan inoiz kontatu.
Unidad didáctica
Contenido relacionado con el cuento:
- Sekula ez zait inoiz ahaztuko… Nunca olvidaré…(Esta es una fórmula que se utiliza para el inicio de los cuentos, como el “Érase una vez..)
- Ilargia: (H)ildakoei+ argia: luz a los muertos
- Arrisku handian egon: estar en peligro /correr peligro
- Zuk ez duzu merezi: no te lo mereces
- Bere ustez: en su opinión
- Fideragarria: fiable
- Lur azpitik: por debajo de la tierra
- Ondo moldatu: llevarse/arreglarse bien
- Harreman estua: relación estrecha
- Maitasuna: amor
- Ekaitza: tormenta
- Trumoia: trueno
- Tximista: rayo
- Gorratatu: odiar
- Ekaitzek beldurra ematen zioten: las tormentas le daban miedo. Zerk (Qué) Nori (A quién) beldurra eman + Aditz laguntzailea: Zer nori nork
- Adarra jo: tomar el pelo
- Kar-kar: ja, ja (Onomatopeya)
- Euri tantak: gotas de lluvia
- Heltzeko irrikitan: con ganas / deseosos de que llegara. Verbo+t(z)eko irrikitan
- Amesgaiztoak: pesadillas (Malos sueños)
- Ikara: miedo, pavor. Sinónimo de “beldurra”
- Aldiz: en cambio
- So egin: contemplar
- Nahi gabe: sin quere
- Ilunpean: a oscuras
- Izututa: asustado/a
- Adi: atento / atentamente
Recursos
Leer el PDF
Escucha el audiocuento
La historia se acompaña con la canción de «Baga, biga, higa» de Mikel Laboa, y la canción de música negra que le enseña la luna a Hodei está basada en «I feel good» de James Brown.
Euskal mitologiari buruz. Sobre mitología vasca.
“Izena duen guztia omen dela”: todo lo que se nombra, existe. Esta frase hace referencia a que lo que se decía antiguamente sobre los personajes mitológicos: “no hay que creer en su exitencia, pero tampoco negarla. Al fina y al cabo, todo lo que se nombra, existe”
Kondaira: leyenda
Jainko / jainkosa: dios/a
Sobre Mari:
- Kobazuloa: cueva
- Hankadun ahuntzarena: con patas de cabra
- Su batez inguratuta: rodeada de un fuego
- Berdez jantzita: vestir de verde. Kolorea +z jantzita
- Lurra zaintzeaz arduratu: encargarse cuidar la tierra. Zer/Qué + zaindu+t(z)eaz arduratu
- Hegan egin: volar
- Sugea: La pareja de Mari es Sugaar = Sugea +arra / Serpiente + macho
Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik
«Por encima de todas las zarzas, por debajo de todas las nubes»